ERABILI:
Erabil ezazu, penetrazioa (baginan, ahoan zein ipurdian) egin BAINO LEHEN. Ez, ordea, apurtxo bat sartu ostean.
Ez atera hortzez poltsatxotik. Ikusgarria da, bai, baina baliteke apurtzea.
Kontuz azkazal eta hortzekin ipintzean, baliteke-eta kondoia hondatzea eta zakila mintzea.
Noiz jantzi? Zakila tente dagoenean.
Egin beharreko urratsak: hartu kondoia esku batez. Puntan presioa egiten duzula, jar ezazu zakilaren gainean. Berma ezazu egoki jarri duzula, hau da, zabaltzeko moduan, kiribila askatzeko moduan, minik ez ematearren. Beste eskuaz zabaldu kondoia beherantz kontu handiz, zakil osoa estali arte, edo barra-kodea (edukiz gero) topatu arte.
GOZATU:
Zergatik ez?
Hotsak, gorputz jarrerak eta mugimenduak norberaren konturakoak dira. Aukera itzazue biok batera.
BUKATU:
Ona den guztia bukatzen da inoiz.
Hazia isuri ostean (eta lokartu aurretik), kendu kondoia oso astiro, beheko aldetik eutsita, hankaz gora jar ez dadin.
Kondoia baginaren barruan geratuz gero edo hautsiz gero, jo “Pilula magikoak” atalera.
BOTA:
Egizu korapiloa kondoiaz eta zakarrontzira bota, ez lurrera.
Ez utzi zuen sekretua salatuko duen arrastorik.
Jolasean segituz gero eta beste penetrazio bat egin nahi baduzue, beste kondoi bat, berria, erabili. Ezin zaie bueltarik eman eta berriro erabili, pena!