ANTIKONTZEPTIBOAK (ANTISORGAILUAK, EZ HAURDUNTZEKO TRESNAK)
Antikontzeptiboak dira, haurduntzeko arriskurik gabe, bagina barruan eiakulatzen uzten duten baliabide eta teknika guztiak. Hots, seme-alabarik eduki gabe larrua jotzeko modua ematen duten traste guztiak.
Oker zabiltza pentsatzen baduzu gizon-emakume emankorrek bakarrik egiten dutela koitoa. Ez da beti horrela.
Ernalezinek (eta den-denok gara ernalezinak denboraldi batean) ez dute antikontzeptiboen beharrik. Gainera, jokaera erotiko asko ez dira heterosexualak. Eta, amaitzeko, bi lagunek egin ditzaketen jokaera erotiko gehienak ez dira kontzeptiboak.
Hauexek ez dira jokaera kontzeptiboak; hots, ez dakarte haurduntzerik: nork bere bura edo besteari masturbatzea, cunnilingus, felazioa, ipurdiko koitoa, sadomasokismoa, voyeurismoa, exhibizionismoa, etab.
Haurduntzeko asmoa baduzu, bestetik, onena koitoa egitea da, baginaren barruan eiakulaturik aldi emankor batean. Emakumeak obulatzen dutenean baino ez dira emankor. Eta, gehienez jota, 600 aldiz obulatzen dute beren bizialdi osoan; hilean behin, hain zuzen ere, menarkiatik (hilekoa hasten denetik) menopausia arte (hilekoa joan egiten den arte).
Haurduntzeko asmorik ez baduzu, beraz, bagina barneko eiakulazioa ez den beste guztia egin dezakezu. Eta egin nahi izanez gero, antikontzeptiboren batera jo beharko duzu.
ETA GOGOAN HARTU: STGETATIK BABESTEN DUEN ANTIKONTZEPTIBO BAKARRA KONDOIA DA.


Gomazko frisbee txiki baten modukoa da. Baginaren atzeko aldean sartzen da, umetokiaren lepoaren oinarrian hain zuzen, eta oztopo egiten die espermatozoideei. Ezinbestez erabili behar da espermatozoideak hiltzeko krema batekin batera. Eta gogoan hartu ez zaituela babesten STGetatik.
Gailu txiki bat da, “T” letraren itxurakoa. Umetoki barnean jartzen da eta haurduntzea eragozten du, baina ez du ekiditen STG edo GIBez kutsatzea.