LEHENENGO ALDIAK
“Lehenengo aldia” aipatuta, denok ulertzen dugu lehenengo penetrazioaz ari garela. Mendeak eta mendeak igarota, bada oraindik inportantea baginako birjintasuna. Hori bai antzinako kontua!
Esperientzia erotiko guztietan dago lehenengo aldi bat: lehen masturbazioa, lehen maitemintzea, lehen hitzordua, lehen musua, lehen fereka genitaletan, lehen orgasmoa, lehen maitasuna, lehen kamuskada…
Inork ez daki dena jaiotzetik; ikasiz goaz, ordea, eskarmentuaren eskarmentuaz. Beste edozer ikasten dugunean bezala, trebeenek lehenago ikasten dute. Eta dorpeenek, geroago. Baina geroago ikastea ez da okerrago ikastea: batzuek gaizki ikasten dute azkarregi ibilita.
Lehenengo aldi horietako guztiak dira inportanteak. Denek dute beren xarma.