Marina Lameiroren bigarren film luzeak Berri Txarrak taldeak munduko hainbat txokotako jarraitzaileengan utzitako arrastoa du erakusgai.

“Dardara” Marina Lameiro nafar zinemagileak Berri Txarraken “Ikusi Arte” agur biran filmatutako pelikula martxoaren 19an iritsiko da zinema aretoetara, aste horretan bertan, martxoaren 15ean, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren 15. edizioa zabaldu eta gero.

2019an, bere 25 urteko ibilbidearen une arrakastatsuenean, Berri Txarrak rock taldeak etenaldi mugagabea iragarri zuen, eta biran aritu zen urte horretan zehar, mundu osoko jarraitzaileak agurtzeko.

Marina Lameiro zinegileak bertatik bertara jarraitu zuen bira hori eta bertan jasotakoak, nola jarraitzaileen lekukotasunak hala Gorka Urbizu taldeko gitarrista eta abeslariaren hausnarketak.

EITBren parte-hartzea duen filmaren egileen hitzetan, “Berri Txarrakek utzitako arrastoa ikusiko dugu, nola lortu duten estilo bat —rocka—, hizkuntza bat —euskara— eta belaunaldi bat —bere kideena— gaindituz, fenomeno unibertsal bihurtzea”.

INFORMAZIO ITURRIA: eitb.eus

Bilboko erdigunea hartuko du aurten ere musika jaialdiak. 40 kontzertu baino gehiago, eta doako ekitaldi ugari antolatu dituzte ekimenaren bosgarren edizioan.

BIME CITY jaialdiaren bosgarren edizioak 40 kontzertu baino gehiago eta doako jarduera ugari ekarriko ditu Bilbora, urriaren 30ean eta 31n. Horrez gain, BIME PRO kongresuak 20 hizlari baieztatu ditu.

El Columpio Asesino talde nafarra izango da BIME CITYko kartelburuetako bat. Kontzertua doakoa izango den arren, BIMEren webgunean eskuragarri dagoen gonbidapena beharko da BBK Live aretora sartzeko.

Halaber, Desorden Público talde venezuelarra ez ezik, Nøgen, Liher, Grande Days, Hakima Flissi eta Joseba Irazoki eta Lagunak ere arituko dira zuzenean Bizkaiko hiriburuan. Besteak beste, La Habitación Roja, Lina & Raül Refree, Cave Story, Beverly Kills, Someone, Primas Hermanas, Edsun, Otha, Yawners edo Hickeys taldeek osatuko dute kartela.

Kafe Antzokia, Stage Live, Shake!, Muelle, La Ribera, Azkena, BBK aretoa, Bilborock, Coppola eta Azkuna Zentroa aretoek hartuko dituzte zuzenekoak.

Familia jarduerak

Kontzertuez gain, familia jarduerak antolatu dituzte Azkuna Zentroko aretoetako batean, etxeko gazteenek musikaz, arteaz eta teknologiaz modu dibertigarrian gozatzeko.

BIME CITY

Urriak 30

CAVE STORY

DESORDEN PÚBLICO

DJ SHUSHUPE

F/E/A

GIOVANNI CIDREIRA

HEAVY LUNGS

LINA & RAÜL REFREE

MOUNQUP

MUNTCHAKO

NØGEN

PRIMAS HERMANAS

SAÏM

SURMA

THE PSYCOTHIC MONKS

THE ZEPHYR BONES

YO DIABLO

EDSUN

LA HABITACIÓN ROJA + “IN THE MIDDLE OF NORWAY” DOKUMENTALA

Urriak 31

AFRODEUTSCHE

BEVERLY KILLS

BUDAPEST

CARLY WILFORD

CATFISH

CHICO MALO

ELA MINUS

EL COLUMPIO ASESINO

GRANDE DAYS

HAKIMA FLISSI

HICKEYS

JO GOES HUNTING

JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK

LIHER

MONO O ESTÉREO?

OTHA

SAPHIE WELLES & THE SWING CATS

SOMEONE

THOMAS AZIER

TRIFULCA

TUPPERWEAR

YAWNERS

#WEAREEQUALS DJS

INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus

Kalamua da gure inguruan gehien kontsumitzen den droga ilegala. Eusko Jaurlaritzaren azken inkestaren arabera, 15-19 urtekoen arteko hirutik batek probatu egin du, % 24k azken urtean kontsumitu du eta % 9,9k azken hilabetean. Aurreko urteekin alderatuz, joera goranzkoa da. Horretan hasteko batez besteko adina 16 urte ingurukoa da.

Nolako hedadura duen kontuan izanda, egokia dirudi ekintzak bultzatzea erabakiak hartzeko orduan informatuta egon daitezen. Horretarako, Udalaren Drogamendekotasunen Sailak udalerriko ikastetxeei eskaintzen dien programa multzoaren barruan, honako ezaugarri hauek dituen ekimena aurkezten dugu:

  • Zortzi panelez osatutako erakusketa elebiduna da, kalamua kontsumitzearen arrisku nagusiei buruz oinarrizko informazioa dakarrena.
  • 14-18 urteko ikasleentzat da (DBH, Batxilergoa, LH, Oinarrizko Lanbide Heziketaren Udal Institutua…).
  • – Santa Klaran egongo da ikusgai (Casilda Iturrizar 10), 2019ko urriaren 21etik 31ra.
  • – Bisitak ikasgeletako talde naturaletan egingo dira (20 bat lagun ingurukoak).
  • – Bisitaren iraupena ordubetekoa izango da.
  • – Arlo horretan formazioa eta esperientzia duen pertsona batek gidatuko du.
  • – Hezitzaileek liburuxka baten ale batzuk jasoko dituzte, taldeko kideentzat.

Zure ikasleek erakusketa bisitatzea nahi baduzu, hori kudeatzen duen taldearekin urriaren 11 baino lehen harremanetan jar zaitezke, egunaren eta orduaren erreserba egiteko: 944.425.784.

Publiko guztientzako programazio zabala izango du: Hiru3 Jaia, ‘Go!azen 6.0’ aurrestreinaldia, Oholtzan eta Imagin Gaztea (Rural Zombies + Izaro + Belako). EiTB Maratoiari babesa eskainiko zaio.

Aurtengo EiTB Jaia urriaren 12an egingo da, Barakaldoko BECen. EiTB taldeak urtero antolatzen duen ekimena da hau: 14 orduko festa, euskaraz. Aurten, gainera, izaera sozial berezia izango du, EiTB Maratoiarekin bat egingo baitu jaiak. Hala, egun osoan zehar izango diren jardueretan bildutako dirua haur minbizia ikertzera bideratuko da.

Urtero bezala, programazio eskaintza zabala izango du EiTB Jaiak, publiko guztientzat: haur eta familiak, nerabeak, gazteak eta helduak.

Hala, 4 ekitaldi handi izango dira egunean zehar, guztiak BECen eta adin tarte bakoitzari egokituta:

1. Hiru3 Jaia: 2. pabiloian, 11:00etatik 17:00etara. Sarrera librea eta doakoa. Hiru3 klubaren jaia da hau, eta haur eta familiei dago zuzenduta. Guztira, 10.000 metro karratu izango ditu, txikientzako eskaintza zabalarekin: tailerrak, ludoteka, puzgarriak, pista amerikarra, laser labirintoa, sormen eta atsedenerako guneak, fanzona (telebista marrazki bizidun ezagunenenekin) eta ikuskizunen gunea. Bertan,Ene kantak’, ‘Kantu Kolore’ eta ‘Go!azen’ taldeek emanaldia eskainiko dute. Guztira, 20 espazio jarduera eta ikuskizunekin, etenik gabe, eta doan.

2. Go!azen 6.0‘ denboraldi berriaren aurrestreinaldia: 4. pabiloian, CUBEC! aretoan, 17:30ean. Bertan egoteko, sarrera erosi beharko da eta sarrera horrekin ekarpena egingo zaio 2019ko EiTB Maratoiari. ‘Go!azen 6.0’ telesailaren denboraldi berria udazkenean hasiko da ETB1en, aktore berriekin. Telebistako emanaldia baino lehen, baina, lehen atalaren aurrestreinaldia pantaila handian ikusteko aukera izango da, urriaren 12an, EiTB 2019 jaiaren barruan. ‘Go!azen’en abentura berrien hasiera BECen ikusteko sarrera erosi beharko da, eta sarrera horrekin, gainera, ekarpena egingo zaio aurtengo EiTB Maratoiari, haur minbizia ardatz izango duen edizioan. Hala, aurrestreinaldiko sarrerek 3 euroko prezioa izango dute (BEZa eta gastuak barne), eta horietatik 2 euro ikerkuntzara bideratuko dira. Sarrerak salgai daude EiTB Jaiaren webgunean.

3. Oholtzan Jaia: 2. pabiloian, 20:30ean. Sarrera librea eta doakoa. 2019ko EiTB Jaian Oholtzan saioaren grabazio berezia egingo da (ETB1en ikusgai izan ohi da Oholtzan, larunbat gauero). BECeko emanaldi berezi honetan hainbat zuzeneko ikuskizun izango dira: Los Txikis, Bankako Menditarrak eta Puro Relajo taldeak. Horrez gain, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Koruko eta Atarrabiako Paz de Ziganda Helduen Abesbatzako kideek abestuko dute, eta Aitor Mendiluze bertsolaria eta Jaione Olazabal abeslaria ere izango dira taula gainean. Dantza taldeak ere ez dira faltako hitzordu berezi honetan: Andoni Aresti dantza eskolako kideak eta Jose Mari Orbegozo Dantzaki eskolako dantzariak. Ilaski Serranok eta Ibon Fernandezek aurkeztuta, gaua dantzaz eta doinuz jantziko dute guztiek: bertsoak, abesti tradizionalak, mariatxiak, bilbainadak, euskal dantzak… Larunbat gaueko ikusleek ondo dakiten bezala, abestea, dantzatzea eta ondo pasatzea da asmoa.

4. Imagin Gaztea Kontzertua: Rural Zombies + Izaro + Belako: 4. pabiloian (CUBEC! aretoan), 22:00etatik aurrera. Bertan egoteko, sarrera erosi beharko da. Imagin Gaztea Kontzertuarekin bukatuko da aurtengo EiTB Jaia BECen, eta hiru talde izango dira CUBEC aretoko taula gainean: Rural Zombies, Izaro eta Belako. Gaztea irratiak antolatutako kontzertuak dira, imaginBank-en babesarekin. Sarreren prezioa 12 eurokoa izango da eta sarrerarekin, gainera, ekarpena egingo zaio 2019ko EiTB Maratoiari, sarrera bakoitzeko 3 euro maratoiarentzat izango baitira. Haur minbizia da aurtengo maratoiaren ardatza. Sarrerak salgai daude EiTB Jaiaren webgunean.

INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus

Musika gure herri eta hirietako plazetako protagonista da festetan. Horretaz gain, azken urteotan jaialdi ugari antolatzen dira. Horietako batzuek urte asko daramatzate, eta beste batzuk berriak dira. Zuzeneko musika onenaz gozatzeko musika ekitaldiak biltzen dituen zerrenda bat osatu dugu.

Maiatza

Maiatzean MAZ Basauri jaialdiak, musika eta zine emanaldiak eskaintzen ditu gazte zein helduentzat Basauriko txoko ezberdinetan. Sasoi berean, Sahararen aldeko lagunek Iurretan Rio de Oro festibala antolatzen dute, musika, dantza eta bestelako ekimenak uztartuz. Uso Pop jaialdiak proposamen alternatiboak dakartza iparraldera, Lizarrietan (Sara) egiten den jaialdira.

Ekaina

Rock doinu indartsuek hartzen dute Gasteiz, ekainean. Azkena Rock jaialdiak nazioarteko ospea hartu du rockaren izar handienak ekartzen dituelako. Hamar urtetik gorako ibilbidea duen jaialdi honek doinu horretako erreferentzia nagusiak biltzen ditu, eta rockzaleen ezinbesteko hitzordu bilakatu da. Garai berean ospatzen dute Euskal Herria Zuzenean jaialdia. Nazioarteko talde esanguratsuenak tokiko taldeekin nahasten ditu Heletako jaialdiak.

Uztaila

Uda giroarekin batera, gure herri eta hirietako agendak jaialdiz betetzen dira. Getxoko, Gasteizko eta Donostiako nazioarteko jazz jaialdiek genero horretako izar nagusiak gerturatzen dizkigute Europako Jazz zirkuitu garrantzitsuenetakoari esker. Horiez gain, Hondarribiko Blues Jaialdia eta Bilboko BBK Live (nazioarteko pop jaialdi garrantzitsuenetakoa) ospatzen dira. Armintzan bestalde, Txapel Reggae jaialdiak dantzarako giroa sortzen du. Rock indartsua gustoko dutenek Hatortxu Rock jaialdia zain dute Lakuntzan.

Abuztua

Doinu klasikoak dira protagonista Donostian egiten duten Musika Hamabostaldian. Izen handiko ekitaldiek konpositore handienen piezak hurbiltzen dizkigute.

Iraila

Folk doinuek Getxo betetzen dute irailean, Getxo Folk jaialdiarekin, nazioarteko folk artista esanguratsuenak biltzen baititu. Donostiako hipodromoan Kutxa Kultur Festibala jaialdia egiten dute. Ertz beste musiken jaialdiak esperimentazioaren mugak erakusten ditu hainbat tokitan osatzen duten egitarauari esker.

Urria

Gasteszena aretoa pop-rock musikaz betetzen da Donosti Kluba jaialdiari esker. Beasainen, Jazpana, musikaz gain kale kultura eskaintzen duen jaialdia egiten dute.

Azaroa

Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia, MEM, Bilbon egiten dute, azaroan. Irurtzunen, berriz, Pikurock egiten dute, eta Ordizia munduko musikaz betetzen da Sustraiez Blai jaialdiari esker. Hilabete honetako klasiko bat Bilboko Kafe Antzokian egiten duten Bilboloop jaialdia da.

Abendua

Urtea amaitzeko Walk On Project (gaixotasun arraroak ikertzeko dirua biltzea du helburu) jaialdiak talde ezagunak ekartzen ditu urtero.

INFORMAZIO ITURRIA: www.gazteaukera.euskadi.eus

MTV telebista kateak Berri Txarrak taldearekin itxi du MTV World Stage Bilbao kontzertuko kartela. Muse eta Crystal Fighters ere arituko dira, eta sarrera guztiak salduta daude.

Berri Txarrak taldea ere San Mamesen egongo da azaroaren 3an, Muse eta Crystal Fightersekin batera, MTV World Stage Bilbao kontzertuan, telebista kateak iragarri duenez.

Kontzerturako bost euroan salgai jarri ziren 38.000 sarrerak (erdiak bizkaitarrentzat erreserbatuta) ordu gutxian bukatu ziren. Beraz, ez dago txartelak erosteko modurik.

San Mameseko kontzertuak itxitzat emango du MTVk aste horretarako Bizkaian antolatu duen kontzertu errenkada, eta, era berean, MTV EMA Bilbao sariak banatzeko ekitaldiaren atarikoa ere izango da. Azaroaren 4an egingo dute gala hori, 21:00etatik aurrera, Bilbao Exhibition Centren.

INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus

Aurtengo bigarren Zinemaren Jaia da, eta estatu espainiarreko zinema aretoetan egingo dute.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetarako sarrerek 2,90 euroko prezio murriztua izango dute urriaren 1, 2 eta 3an, Zinemaren Jaia dela eta. Aurtengo bigarrena izango da.

Txartelak prezio murriztuan lortzeko modua aurreko edizioetako berbera izango da: 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek izan ezik (horiek ez dute ezer egin beharko),ikusleek akreditazioa bete beharko dute, datorren astetik aurrera, Zinemaren Jaiaren webgunean.

Sarrerak, berriz, hiru bide erabiliz eskuratu ahalko dira: aretoetako txarteldegiak, aretoen atarietako salmenta kutxazainak eta internet bidezko ohiko salerosketa sareak.

INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus

Badakizkigu “Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa”-ren hurrengo edizioan Bilborockeko oholtzara igoko diren 32 taldeen izenak! Gazte eta ez profesionalak diren taldeak laguntzea du helburu Udalak, eta horretarako, parte hartuko duten bandek estatuko zein atzerriko beste talde batzuekin eszenatokira igotzeko, zein euren talentua zabaltzeko aukera izango dute.


Lehiaketa hiru modalitate ezberdinetan dago banatuta: ohikoak diren Pop Rock eta Metal, eta aurten berri bezala sartu den Urban kategoria. Aditu talde batek aukeratu ditu 32 taldeak. Hona hemen aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeak:

Pop Rock:

1. Destino 48 (Asturias)
2. Los Invaders (Valencia)
3. Fru Kantika (Valencia)
4. Hyedra (Gipuzkoa)
5. Killerkume (Bizkaia)
6. Kings of the Beach (Pontevedra)
7. Lady Banana (Zaragoza)
8. Laverge (Valencia)
9. Mama Killa (Francia)
10. Yo, Gerard (Bizkaia)
11. Poolshake (Murcia)
12. Purple Vellocet (Bizkaia)
13. Rym (Granada)
14. Giante (Araba)
15. Wizard (Francia)
16. Yawners (Madrid)

Metal:

1. Saltimbankya (Barcelona)
2. Perpetual Night (Granada)
3. Next step (Madrid)
4. Manipulation (Polonia)
5. Physis (Sevilla)
6. Trallery (Islas Baleares)
7. Incursed (Bizkaia)
8. Mise en Abyme (Gipuzkoa)

Urban:

1. Beatlove (Sevilla)
2. Boyanka Kostova (A Coruña)
3. El Prince (Valencia)
4. Esteban & Manuel (A Coruña)
5. Kvalvika (Gipuzkoa)
6. Shintoma (Bizkaia)
7. Ttun Ttun Brigade (La Rioja)
8. VVV (Trippin´you) (Madrid)

Kontzertuak irailaren 13an hasi eta urriaren 20an amaituko dira. Kategoria bakoitzeko irabazleak aukeratzerako orduan, publikoaren botoa kontutan hartuko da, epaimahaiaren emandako botoez gain. Bozketan parte hartzen dutenek 2019ko BBK Live jaialdirako 10 bonu eta 2019ko Resurrection Fest jaialdirako 3 bonu lortzeko aukera izango dute.


Orotara, 22.900 euro banatuko dira sarietan: 12.000 euro lehenengoen artean eta 6.000 eta 3.900 euro bigarren eta hirugarrenen artean. Era berean, 1.000 euroko balioa duen Epaimahaiaren sari berezia ere jasoko du Bizkaiko talde edo bakarlari onenak.

30. urteurrena ospatuko du lehiaketak aurten. Aurreko 29 edizioetan zehar, 22.270 taldek jo dute, 1.359 kontzertu eskaini dira eta 135.000 pertsona hurbildu dira kontzertuetaz gozatzera. Gainera, hainbat talde ezagun pasa izan dira lehiaketa honetatik: Platero y Tú, Su Ta Gar edo Zea Mays, besteak beste.

INFORMAZIO ITURRIA: www.bilbaogazte.bilbao.eus

Parte hartzeko baldintzen artean daude talde europarrak izatea, 18-35 urte bitarteko partaideek osatzea eta bi disko baino gehiago ez edukitzea.

 

Hogeita hamar urte beteko ditu aurten Bilba Hiria Pop-Rock lehiaketak, eta berritasunak dakartza edizio honek. Izan ere, pop-rock eta metal estiloak ez ezik, urban musikak ere izango du lekua.

Hala, maiatzaren 2tik 31ra arte jasoko dituzte parte-hartzaileek bidalitako lanak. Betiere, lehiaketak zehaztutako baldintzak bete beharko dituzte igorritako abestiek: besteak beste, talde europarrak izatea, partaide guztien adina 18 eta 35 urte bitartekoa izatea eta disko bi baino gehiago ez edukitzea.

Ohi bezala, sari potoloak banatuko ditu lehiaketak; guztira, 22.900 euro eskudirutan eta Aste Nagusiko egitarauaren parte izateko edota Azkena Rock jaialdian aritzeko aukera. Gainera, Bilboko Shake eta Bilborock aretoetan jotzea eskainiko diete irabazleei.

INFORMAZIO ITURRIA: www.eitb.eus