sexo, drogas y Rock & roll

NEURE SEXU BEREKOAK DITUT GOGOKO

Gizaki guztiok gara sexudun. Horrek esan nahi du inor ez dela gizaki hutsa, emakumea ala gizona baizik. Denok nahi ditugu besteak eta besteek denok nahi gaituzte. Subjektua eta objektua gara aldi berean maitasun eta sexu kontuetan.

Hala emakumeak nola gizonak desberdin izateko eginak dira, maskulinoan ala femeninoan. Sexu desberdintasunak ditugu sexu bien artean eta sexu bakoitzaren barruan ere bai.

Hala emakumeak nola gizonak beste emakume eta gizonak topatzeko eginak dira, homo edo heterosexualitatean.

Sexua dela eta diseinatu gaituzte desberdin izateko eta elkar topatzeko.

Estatistikak honako zifrak ematen dizkigu: mutilen % 8-10ek dituzte mutilak gogoko; eta nesken % 2k dituzte neskak gogoko.

Baina gizakioi kosta egiten zaigu ulertzea janari bat batzuei piloa gustatzen zaiela eta beste batzuei, berriz, higuingarri zaiela.

Sexualitatea eta gizakien arteko erakargarritasuna ez daude zehatz-mehatz definiturik, askotan bestela entzun arren.

Gutariko askok, geure sexualitatea aurkitzean, ez dakigu ziur sexu jakin batekoak bakarrik ote ditugun gustuko, gainontzekoek bestela uste izan arren.

enamorados-gays

Bizialdiko une jakin batzuetan oso logikoa eta zentzuzkoa da sexu bereko bat erakargarri izatea. Agian piloa gustatuko zaizu nolakoa den, nola tratatzen zaituen, nola har-ematen duen besteekin… Miretsi egiten duzu, gozo-gozo zaude haren aldamenean. Esan nahi al du horrek gay edo lesbiana zarela? Ez. Agian beste sexukoak ere edukiko dituzu atsegin. Eta gauza bat da atsegin edo erakargarri izatea eta beste bat, bestelakoa, sexu harremanak eduki nahi izatea.

Aldi berean guztiz zentzuzkoa da gaizki, begirunerik gabe, mespretxuz, objektu sexual huts baten moduan tratatzen zaituen bat gogoko ez izatea, haren sexua dena delarik ere.

Zeure sexu berekoek bakarrik erakartzen bazaituzte, orduan gay edo lesbiana izango zara. Beste sexukoek erakartzen bazaituzte, berriz, heterosexuala izango zara. Agian ez duzu jakingo zein sexuk erakartzen zaituen gehien; batzuetan batek eta beste batzuetan besteak; orduan bisexuala izango zara.

Halaber gerta daiteke bizialdiko une jakin batzuetan sexu jakin batekoek bakarrik erakartzea eta beste une batzuetan, berriz, beste sexukoek. Eta halaber gerta daiteke une jakin batean sexurako interesik ez edukitzea. Ikusten duzunez, ez da kontu sinplea.

Sexualitatea, berdin delarik sexu berekoekin edo bestekoekin praktikatzea, benetan traumagarria izan daiteke, behar duen ezagutzarik gabe tratatu ezean.

Gezurrezko moraltasunak badio homosexualitatea anormala dela eta arbuiatu egiten du gizartean, lanean eta familian ere bai. Horren ondorioz, homosexual askok uko egiten diote beren benetako izaerari, ezkutatu behar izaten dute edo tragedia balitz bezala bizi.

SEXUALITATEA INTIMITATEA, PLAZERA ETA ERRESPETUA DA. BERAZ, BIKOTEKIDEARI BAKARRIK AXOLA ZAIO NOREKIN DUZUN SEXU HARREMANA.