BIHARAMUNEKO PILULA
PILULA MAGIKOA
Koito osteko pilula eta biharamuneko pilula ere esaten zaio.
Larrialdietako antisorgailua da; horrek esan nahi du haurduntzea baino ez duela ekiditen. Erabil dezakezu preserbatiboa apurtu bazaizu, barruan geratu bazaizu edo kondoirik gabe egin baduzu eta beldurtzen hasi bazara.
Pilulak eragotzi egiten dio obulu ernalduari umetoki barneko horman kabia egitea.
Haurduntzea ekiditen du kasuen % 85ean, koitoaren osteko 72 orduetan hartuta, eta % 95ean, berriz, koitoaen osteko 24 orduetan hartuta.
Esan bezala, nahi gabeko haurduntzea ekiditen du, bainaez du babesik ematen sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik, ez eta hiesetik ere.
Noizbehinka erabiltzekoa da, beraz. Ezin ditu inolaz ere ohiko antisorgailuak ordeztu.
Antisorgailu hormonalik hartzen ez duten emakumeek ezin dute pilula hau ere hartu. Hipertentsioak jotakoak dira emakume horiek, arazo baskulardunak eta horrelako produktuekiko bateraezinak diren beste gaixotasun batzuk dituztenak ere bai.