sexo, drogas y Rock & roll

LEHENENGO ALDIAK

“Lehenengo aldia” aipatuta, denok ulertzen dugu lehenengo penetrazioaz ari garela. Mendeak eta mendeak igarota, bada oraindik inportantea baginako birjintasuna. Hori bai antzinako kontua!

Esperientzia erotiko guztietan dago lehenengo aldi bat: lehen masturbazioa, lehen maitemintzea, lehen hitzordua, lehen musua, lehen fereka genitaletan, lehen orgasmoa, lehen maitasuna, lehen kamuskada…

Inork ez daki dena jaiotzetik; ikasiz goaz, ordea, eskarmentuaren eskarmentuaz. Beste edozer ikasten dugunean bezala, trebeenek lehenago ikasten dute. Eta dorpeenek, geroago. Baina geroago ikastea ez da okerrago ikastea: batzuek gaizki ikasten dute azkarregi ibilita.

Lehenengo aldi horietako guztiak dira inportanteak. Denek dute beren xarma.

MUTILA BAZARA, LEHEN ALDIAN BALITEKE HONELAKO GAUZAK GERTATZEA:

Ez dakizu zer egin, baina ez kezkatu, inportanteena gustura egotea da-eta. Gainontzekoa berez etorriko da.

Oker zabiltza uste baduzu mutilei dagokiela ekitea eta neskak menpeko izan behar direla.

Urduri jartzen zara eta zeure buruari honelako galderak egingo dizkiozu: “Eta zakila tentetzen ez bazait, zer? Gustatuko ote zaio? Ondo egiten al dut? Asmatuko al dut kondoia jartzen?” Oso normala da horrelako galderak bururatzea; horregatik da hain inportantea komunikazio ona izatea lagunarekin, horrela biok batera, elkarrekin garbituko baitituzue zalantza guztiak.

Isurketa goiztiarra, hots, hazia behar baino lehenago botatzea, estresagatik gertatzen da, beldur ohi zaretelako besteari inpresio ona egingo diozuen edo ez. Alkoholak aukera gehiago ematen du horrela gerta dadin.

Gatillazo: empezad de nuevo, desde cero. No es una tragedia, pero como lo vivas así es probable que no recuperes la erección. Recuerda: la mejor forma de empalmarse es “no pretenderlo”; y la peor “obstinarse”. La erección no es voluntaria. Ocurre cuando te excitas. Así que juega y excítate con lo que te excite.

Gertatuz gero, has zaitezte berriro hasikeratik, zerotik. Ez da inolako tragedia; ez horrela hartu, beraz, bestela sekula ez baituzu tentetze moduzkorik izango. Ez ahaztu: tentetzeko modurik onena tentetzerik nahi ez izatea da; eta okerrena, tematzea. Tentetzea ez da borondatezkoa. Kitzikatzen zarenean gertatzen da. Beraz, jolas ezazu eta kitzika zaitez kitzikatzen zaituenarekin, noski.

Beraz, egiozu fereka besteari, ase sentitu arte. Klitoria maneiatzeko txartela baldin baduzu, ederki moldatuko zara. Kontua ez da orgasmoa berehala edukitzea, ongi bukatzea baizik.

AHOLKUTXOREN BAT:

Egin ezazue leku egoki batean.

Ez lotsarik izan, hitz egin ezazue kontuaz zuek biok eta, zergatik ez, lagunekin ere bai.

Egin ezazue prest eta gertu zaudetenean.

Saiatu zaitezte lehen aldiko lagun hori zuen gustukoa izan dadin edo behintzat konfiantzazkoa izan dadin; kontua da konfiantza nahikoa izatea esan ahal izateko nola sentitzen zareten momentu oro.

Ez ahaztu koitoak ez duela zertan izan helburu gorena.

Penetrazioaren aurretik, presta itzazue gorputzak: musuak, laztanak, ferekak, masturbazioa (batak besteari) eta kitzikatze handia. Horrela erraz eta gozoago izango da dena, ziur.

Ez presaka ibili. Apurka-apurka, kontu handiz, emeki, lasai eta gozo.

Lehenengo aldia sekula ez da bikaina, inoiz ez da perfektua. Baliteke ona izatea intimitateaz edo afektuaz; teknikaz, berriz, egiteaz, ez. Praktika gehiago beharko duzue.

Bukatzen ez baduzue, ez da ezer txarrik ere gertatzen; hurrengo batean segituko duzue-eta.

flores

NESKA BAZARA, LEHEN KOITOAN BALITEKE HONELAKO GAUZAK GERTATZEA:

Ez dakizu zer egin, baina ez kezkatu, inportanteena gustura egotea da-eta. Gainontzekoa berez etorriko da.

Uste duzu min egin behar dizula. Ez da beti horrela, baina badaezbada ere, izan gogoan honakoak:

Bila ezazu leku bat, eroso eta gustura egoteko.

Saia zaitez lasaitzen. Bai, badakigu zaila dela, batez ere lehen aldian.

Minik baduzu, ez izan dudarik eta esaiozu lagunari.

Aldi batzuetan egin dezakezue; ez duzue zertan egin aldi bakar batean.

Baliteke odoletan hastea eta baliteke ezetz, norberaren anatomiaren arabera. Odoletan hasiz gero, ez larritu, normala da-eta eta ez du batere garrantzirik.

Batzuek uste dute lehen aldian ezina dela haurduntzea. Gezurra da: lehenengo hilekoa izan bezain laster, nahiz eta hilekoa irregularra izan (hil batzuetan baduzu eta beste batzuetan ez), prest zaude haurrak izateko. Beraz, kontu handiz ibili eta bitarteko egokiak (kondoia, alegia) erabili.

Beldur zara eta zalantza egiten duzu gustatuko zaizun edo ez. Horren erantzuna zeuk bakarrik eman dezakezu, baina gustatuko zaizu, ziur.

Oso normala da lehenengo aldian orgasmorik ez edukitzea, batez ere klitoria estimulatzen ez badakizu eta inori ez badiozu irakatsi.

Eta lehenengo esperientzia hori espero zenuen bezain ondo gertatu ez bada, ez estutu, gauza guztietan bezala, praktikaren poderioz hobera egingo du-eta.