• es
  • eu
sexo, drogas y Rock & roll

[vc_row][vc_column width=”2/3″][vc_column_text css_animation=”left-to-right”]

AHOA GOXATZEKO

Ahoa eta aho ingurukoak –mihia, ezpainak, hortzak– estimulagarri ezinhobeak dira: haiei esker une zoragarriak bizi eta biziaraziko ditugu.

Ahoa estimulazio erotiko ugarien iturria da. Hauek guztiak egiteko parada ematen digu:

Kosk txikiak egin maitaleari belarri-gingilan, titipuntan, ezpainetan edo mihian.

Kosk handiagotxoak egin bizkarrean, garondoan, lepoan edo ipur-masailetan.

Milikatu genitalak, titiak edo izterrak.

Geldo-geldo miazkatu larruazala.

Ezpainez ferekatu, xuabe eta leun, haren gorputzeko zoko-moko guztiak.

Listuaz busti poroak.

Zupatu, musukatu, xuxurlatu, hitz eder goxoak esan haren gorputzaren ederra goratzeko.

kolokon bocas

[/vc_column_text][vc_column_text css_animation=”bottom-to-top” el_class=”rotate-2 z-depth-2″ css=”.vc_custom_1462197632107{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;background-color: rgba(30,115,190,0.46) !important;*background-color: rgb(30,115,190) !important;}”]

BESO, VERDAD O CONSECUENCIA.

Baduzue jolas horren berri, ziur. Zuetako asko, gainera, jolasaren “tolesgabetasunaz” baliatu zarete, ziur, olio-ipurdia ematen zizuen mutilaren edo neskaren ahoaz gozatzeko.

MUSUEN ESANAHIA:

Ahoan ematen diguten aurreneko musua gure lehen esperientzia erotikoa izaten da eta ongi asko gorde ohi dugu oroimenean, xehetasun eta guzti. Aurreneko aldia izan zen; zure ezpainak paperezkoak ziren… zioen poetak.

Zer egin mihiarekin musu bero heze luze batean? Hona hemen iradokizun batzuk: ez bortxaz hartu lagunaren ahoa, ez sartu ezer kontrako eztarritik, ez goragalerik eman. Doazela mihi biak apurka-apurka elkar topatuz, elkar ezagutuz, elkar gozatuz. Eta ez ahaztu ezpainak, ez eta bizarra lazgarria izan daitekeela ere.

Musu baten bidez hainbat gauza adierazten dugu eta gauza horiek baliteke esanahi berbera edukitzea esaten dituenarentzat eta entzuten dituenarentzat. Edo ez.

Musu mota ugari desberdinak daude munduan; eta esanahi desberdinak dituzte, noski, egoera zein den, iraupena zenbatekoa, gorputzaren zein ataletan ematen den, harremanaren zer-nolakoa eta bestearen gorputza zein neurritan hartzen duzun.

Kopetan ematen den musuak ez du esaten masailetako batek edo airera botatzen den batek esaten duten gauza bera.

Musuaren aztarnak eskutitz edo ispilu batean, musu batek garondoan eta musu luze jostari batek belarri-gingilan ez dute edukia bera, ez eta esanahi bera ere.

Beste musu batzuek aztarna (ubeldura, alegia) uzten digute eta nabarmen uzten gaituzte.

Ezpainetako musu arin batek, pasioz beteriko ahoko batek edo mihi eta guztiko amaierarik gabeko estu-estu batek ez dute gauza bera adierazten.

Ez dute puntu kopuru berberarik jasotzen titietako batek eta genitaletako batek.

Denak dira musu eta denak desberdin.

Edonola ere, neurri handi edo txikiagoan, guztiek idazten dute gure sentimenduen eta barne-barneko sentsazioen istorioa.

Bazter utzi ditugu, apropos utzi ere, bortxaz, indarrez edota jasotzailearen nahiaren kontra ematen diren musuak, interesik ez dutelako eta benetako musuak ez direlako.[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”1/3″][vc_column_text css_animation=”right-to-left” css=”.vc_custom_1462197835264{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}” el_class=”z-depth-2 orange lighten-3″]

MUSU, MUIN, PA, POT, APUN, APA …

Hitz horiek guztiek ederki adierazten digute musua oso inportantea dela gure kulturan.

Are gehiago: esan dezakegu jokaera erotiko nagusia dugula musua, sarriena, ikasten dugun lehena eta bi lagunen arteko ekintza erotiko guztietan agertu ohi den aurrena.

Gogokoa dugu musua, oso esperientzia atsegina delako, asebetegarri, dibertigarri, maitagarri, estimulagarri eta kitzikagarria.

Musuak plazera ematen digu eta barne-barneko sentimenduak eta sentsazioak azaltzeko bidea ere bai.

Koitoan ari garela, nahiago izaten dugu aurrez aurre (face to face) jardutea; gizakion nahi arrunta da begiz eta ahozko kontaktua; askorentzat ezinbesteko baldintza erotiko da koitoan ahoaz topo (eta topa) egitea.

[/vc_column_text][vc_column_text css=”.vc_custom_1462197767109{padding-top: 10px !important;padding-right: 10px !important;padding-bottom: 10px !important;padding-left: 10px !important;}”]

OHAR MODUKO ZERBAIT

Ahoaren bidez ozta dago gaixotasunak kutsatzeko arriskurik. Hala eta guztiz, gogoan hartu:

Ez musurik eman, ez eta hartu ere, ahoan zauririk baldin badaukazu.

Ez irentsi mutilen hazia, ez eta baginako edo hilekoaren jariorik ere.

Behar izanez gero, erabili preserbatiboa edo latexezko xaflak, oztopagarri moduan, felazioa edo cunnilingus-a egitean (ikus ezazu masturbazioaren atala).

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]