Nork bere buruarekin, bere gorputzarekin, plazera lortzea, gehienetan buruan norbait (benetakoa edo birtuala) duelarik, amets egiten, desiratzen eta kilikatzen.
(Woody Allen).
Masturbazioa ez da ez ona ez txarra; bizipen subjektiboa da, baina gehienetan atsegina, gozagarria. Aukera ematen dizu zeure gorputza ezagutzeko, zer gustatzen zaizun eta nola jakiteko.
Masturbatzeko arrazoi asko dago: lagundu egiten digu geure gorputza ezagutzen, esperimentatzen (esperientziak bizi eta esperimentuetan aritu), lasaitzen, lo goxoa egiten; entretenigarri ere ematen digu, haserrea eta hilekoaren mina kendu, fantasiaz betetzen digu burua…
Mutilek kanpaia jotzen dute eta neskek, berriz, hatzak darabiltzate. Mutilek, zakila estimulatzeko, eltzagorrari bezala eragiten diote. Neskek klitoria ukitzen dute, zirkulu edo pendulu mugimenduak eginez.
Masturbatzen ez diren mutilak ez dira friki hutsak; eta masturbatzen diren neskak ez dira urdanga hutsak.
Hamasei urteko mutikoen % 97 masturbatzen dira gehiago edo gutxiago eta eutsi egingo diote masturbatzeari beren bizialdi guztian; urteak igaro ahala, agian, gero eta gutxiago egingo dute. Hamasei urteko neskei bagagozkiela, berriz, esan behar dugu % 30 bakarrik masturbatu direla inoiz. Asko geroago hasten dira masturbatzen eta beren bizialdi guztian emakumeen % 65ek bakarrik egiten dute bere buruarekin.
Ez ahaztu elkar masturbatzea ere badagoela: lehen, gero eta “horren” bitartean, horren ordez, horrekin batera…
Hainbat iradokizun laguna masturbatzeko. Aurki ezazue batera zer eta nola gustatzen zaizuen.
Ez eraman mailua zuzen-zuzen iltzera. Ez montatu kanpaidenda edonon. Segi paseatzen haren gorputzean.
Aurkitu gorputz jarrera erosoa biontzat.
Bermatu labain dagoela une oro, minik ez ematearren. Labain jartzeko, listua erabil dezakezu.
Inportanteak dira erritmoa (eskumuturraren abiada), presioa (eskuaren indarra) eta sakonera (prepuzioa mugitzen den tartea).
Interesatuak ere lagundu, zuzendu eta irakatsi dezake, eskuz edo keinuz. Hartu haren eskua eta jar ezazu zeurearen gainean, gidari moduan.
PRAKTIKAREN PRAKTIKAZ HOBETZEN DA TEKNIKA.
Gizonaren kitzikatzea azkarragoa da; orgasmoa, aldiz, laburragoa.
Ez eraman mailua zuzen-zuzen iltzera. Melodia eta akonpainamendua, biak dira garrantzizko. Segi paseatzen haren gorputzean.
Baginara iritsita, neska kitzikaturik ez badago, hanka sartu duzu guztiz. Eta hanka sartuta, ez sartu zakilik. Jokatu lasai, pazientziaz, antsietaterik gabe. Lortu ezean, disimulatu, lasai itxura egin.
Neskak kitzikatzeko gomendio pare bat: a) martxa laburra eta motorea erreboluzionatu gabe; b) saiatu asko eta despistatu piloa.
Neska gehienak samurrak, begiruneak, erromantizismoak kitzikatzen dituzte: ausart izan zaitez horrelako perbertsioekin.
Aurkitu gorputz jarrera erosoa biontzat.
Eme genitalak barru-barruan daude; lehor ukitzeak min egin diezaioke. Labain jartzeko, listua erabil dezakezu.
Hatzak leun mugitu.
Klitoria zakil txiki baten modukoa da. Kitzikatuz gero, gogortu egiten da. Klitoriaren inguruan dauka eme gorputzak sentiberatasun handiena. Gogoratu aurreko gomendioak.
Leun, labain, erritmo eta presioa: horra hor inportanteena.
Utzi interesatuari laguntzen: ahoz eta keinuz eman diezazkizuke argibideak, zuzenbideak, irakasbideak.
PRAKTIKAREN PRAKTIKAZ HOBETZEN DA TEKNIKA.
Emakumearen kitzikatzea geldoagoa da; orgasmoak, aldiz, bat baino gehiago izan daitezke.