IDENTIBUZZ PORTUGALETE
Identibuzz ezagutzen duzu?
Datorren ekainan Identibuzz Portugalete proiektua burutuko da Portugaleten. Identibuzz ikus-entzuneko sormeneko esperientzia parte-hartzailea da, eta bertan udalerriko pertsona eta talde ezberdinek parte hartu ahal izango dute.
Zer da Identibuzz Portugalete?
Identibuzz Portugaleteren nahia udalerriko kultur aniztasuna islatzea da bertako eta atzerriko pertsonek parte hartuko duten lan-prozesu baten bidez. Proiektuak kultur arteko harremanak sustatu nahi ditu eta espazioak sortu jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonen arteko bizikidetzaren alde egiteko, kontakizun partekatu bat eraikitzeko xedez gure udalerrian bizi diren hainbat identitateren eta identitate anitzen inguruan.
Zertan datza?
Proiektua tailerren bidez antolatzen da, eta tailer horietan parte-hartzaileek telefono mugikorrak erabiltzen ikasiko dute grabazioak egiteko. Tailerrak amaitzen direnean, parte-hartzaileek esperientziak eta testigantzak grabatuko dituzte udalerrian, eta haiek 10 minutuko dokumental bat egiteko balioko dute. Tailerra eta grabazioak bi asteburutan jarraian egingo dira.
Zergatik Identibuzz Portugalete?
Identibuzz Portugalete testuinguru zabalago batean sartzen da, Identibuzz Euskadi proiektuan. Proiektu horrekin esperientzien mapa bat eraiki nahi da Euskadiko hainbat udalerritan honako helburu honekin: herritarren aniztasuna islatzen duen kontakizun bat sortzeko eta nola gerturatzen eta erlazionatzen diren beren ingurunearekin, eta haien artean ere, biztanleriaren artean ezagutza sustatuz eta bizikidetza sustatuz.
Adibide bat ikusi nahi duzu?
Hona hemen esteka bat, eta bertan iaz Bilboko San Frantzisko auzoan egindako esperientzia pilotuaren laburpen bat ikus dezakezue.
Identibuzz Portugalete Ekainaren 15, 22 eta 23an ospatuko da
Apunta zaitez!
944.729.216
participa@portugalete.org
www.identibuzz.org
www.portugalete.org