Aurtengo ikasturterako Portugaleteko Udalak Familientzako Prestakuntzaren esparruan abiarazi dituen lineako tailerrari buruzko informazioa.

Martxoaren 23an, 19:00etanGurutze Díezek, Siente proiektukoak, “Nola hobetu familiako komunikazioa” izenburupeko tailerra dinamizatuko du. Komunikazio on bat harreman onen oinarria dela ikasiko dugu. Jarraibide errazak ikusiko ditugu gure bizitzako esparru guztietan gure komunikazioa hobetzeko

Izen-ematea doan hemen: https://forms.gle/sTzEbQ71pVY9Cgxe7

 

Aurtengo ikasturterako Portugaleteko Udalak Familientzako Prestakuntzaren esparruan abiarazi dituen lineako lehen  tailerrari buruzko informazioa bidaltzen dugu.

Azaroaren 30ean, 19:00etanGurutze Díezek, Siente proiektukoak, “Etxean emozioa eta estresa kudeatzeko tresna praktikoak” izenburupeko tailerra dinamizatuko du. Bertan, gure eta seme-alaben emozioei nola eutsi eta lagundu ikasiko dugu.

Izen-ematea doan hemen:

https://forms.gle/w9HYn1cxBRDQWsyV9

Zertan datza Zentrifuga?

ZENTRIFUGA Portugaleteko gazteriarekin eta gazteentzat egindako ideia- eta kodiseinu-prozesu bat da. Santa Klarako CIJ zaharrean sortu nahi dugun espazio berria landuko dugugazteen beharretara egokitzeko 💪 .

Espazioa elkarrekin amestuko ☁ dugu, etorkizunean modu sortzaile eta dibertigarrian pentsatuz. Gazteen beharrak, nahiak, arazoak eta frustrazioak aztertu, ezagutu eta hausnartuko ditugu.

Eskuekin pentsatuko dugu 👐 nahi duguna islatzen duen eta ideia gorpuzten lagunduko digun bertsio bat sortzeko.

Lau lan-saio izango dira eta, ondoren, ospakizun on bat. Saioak urriaren 13an, 20an eta 27an eta azaroaren 3an izango dira, 17:30etik 20:30era.

Parte-hartzaile guztiek esplorazio-kit 🔎 bana jasoko du dinamiketan erabiltzeko.


Anima zaitez eta eman izena 623 036 427 telefonoan edo gazteria@portugalete.org helbidean.

Esperientzia gogoangarria izango da!

Musikari eta ekoizle kolonbiarrak “Mis Manos” diskoa aurkeztuko du irailaren 19an Bilbao Arenan eta 21ean Nafarroa Arenan.

Camilo musikari eta ekoizle kolonbiarrak bi zuzeneko iragarri ditu Euskal Herrian, irailean, Mis Manos diskoa aurkezteko. Irailaren 19an, Bizkaiko hiriburuko Bilbao Arenan eskainiko du kontzertua, eta hilaren 21ean, berriz, Iruñeko Nafarroa Arenan.

Artistaren bigarren diskoa da, eta, besteak beste, “Vida de Rico”, “Bebe”, “Ropa Cara”, “Machu Pichu” eta “Millones” kantuek osatzen dute proiektua.

Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Internet bidez, Planet EventsTicketmaster eta El Corte Ingles webguneetan.

Covid-19a dela eta, beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak kontuan hartuko dituztela azaldu dute antolatzaileek.

INFORMAZIO ITURRIA: eitb.eus

Jaialdi gasteiztarrak 10 eguneko programa izango du, 21 artistekin. Horien artean, adibidez, Loquillo, El Drogas, Carolina Durante, Lendakaris Muertos eta Kaotiko aurkitzen dira

Datorren irailaren 22tik urriaren 3ra bitartean, Iradier Arena izango da egun bizi dugun osasun-egoerara egokitutako Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio bereziaren kontzertuen eszenatokia.

Guztira, 21 izango dira aurtengo edizioan parte hartuko duten artistak; guztiek, hori bai, rock ‘n’rollaren korronte desberdinak irudikatuko dituzte: rocka, punka edo rockabilly-a, bai izen ospetsuekin bai ahots gazteagoekin. Hamar egunez, gitarra elektrikoek Iradier Arena berotuko duten euren soinu bereizgarriarekin.

Kontzertuetarako sarrerak gaur bertan jarri dira salgai jaialdiaren web gunean.

Azkena Rock edizio berezi hau irailaren 22an hasiko da Lendakaris Muertos Ezpalak taldeekin. Hurrengo eguneak, irailaren 23an, Los Enemigos eta Liher taldeen txanda izango da, eta irailaren 24an El Drogas eta The Lizards taldeena. Irailaren 25ean Carolina Durante eta Biznaga hartuko dute eszenatokia eta irailaren 26an Johnny Burning eta The Soul Jacket.

Irailaren 29an Kaotiko eta Puraposse taldeen ikuskizuna eta The Wax taldearen ikuskizuna izango dira ikusgai. Irailaren 30ean, Ray Collins Hot Club eta Micky & The Buzzen txanda izango da. Azken hiru kontzertuak, berriz, urrian izango dira: urriaren 1ean Loquillo eta Seda; urriaren 2an, Los Zigarros eta Los Estanques; eta, urriaren 3an M-Clan eta Razkin.

Gainera, bere 20. urteurrena dela eta, jaialdiak jada martxan jarri du datorren urteko edizioa. Edizio hori 2022ko ekainaren 16, 17 eta 18an ospatuko da Mendizabalan eta dagoeneko hainbat izen iragarri ditu: Patti SmithThe OffspringSocial DistortionBrian WilsonEmmylou HarrisDrive-by TruckersSuzi QuatroFu Manchu eta Daniel Romano.

Hauxe da udazkeneko edizio bereziaren programazioa:

Irailak 22:  LENDAKARIS MUERTOS + EZPALAK

Irailak 23:  LOS ENEMIGOS + LIHER

Irailak 24:  EL DROGAS + THE LIZARDS

Irailak 25:  CAROLINA DURANTE + BIZNAGA

Irailak 26:  JOHNNY BURNING + THE SOUL JACKET

Irailak 29:  KAOTIKO y PURAPOSSE + THE WAX

Irailak 30:  RAY COLLINS HOT CLUB + MICKY & THE BUZZ

Urriak 1:  LOQUILLO + SEDA

Urriak 2:  LOS ZIGARROS + LOS ESTANQUES

Urriak 3:  M CLAN + RAZKIN

INFORMAZIO ITURRIA: gazteberri.eus